martes, 17 de diciembre de 2013

Bi ikaslerentzao etxea

Hemen nago berriro, proiektuko lana dela eta!
Azkenean amaitu dugu hainbeste kostatu zaigun lan hau, bi ikaslerentzako etxe bizita bat egin behar genuen Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko etxolan sartuta.
Hainbat aste lanean aritu eta gero, irakasleen zuzenketak eduki ondoren, hemen dugu emaitza. Hainbat maketaren argazki eta planoen argazkiekin erakutsiko dut:

Bi maketa daude, bi eskalatan, bata 1:100 eskala da eta bestea 1:50, batean kanpoko lorategia azaltzen da eta bestean etxearen barne distribuzioa.



















martes, 26 de noviembre de 2013

Unibertsitateko Etxea

Egun hauetan zehar bloga albo batera izan dut, baina ez lan egin ez dudalako, kontrakoagatik baizik.
Gure unibertsitate aurrean dagoen jardintxoan bi ikaslerentzako etxe bat sartu behar izan dugu lan honetan, eta horretarako planoak, maketa, argazkiak, neurriak etab hartu behar izan ditugu. Kanpoko eta gure etxearen erlazioa ere kontuan hartu behar izan ditugun, batere erlaziorik ez duen etxea eraiki ez genezan.

Ordu askoko lanaren ondoren hemen duzue erantzuna, maketaren hainbat argazki eta azkenik planoak:
















martes, 5 de noviembre de 2013

Logela Amaiturik

Azkenean, hainbeste bueltaren ondoren logelaren maketa amaitutzat eman dezakegu. Aurreko asteko maketari hainbat zuzenketa egin behar izan nizkion eta hemen dago erantzuna:





Hau izan da nire maketaren amaiera eta orain, bere bistak eta ebaketak jarriko ditut.







martes, 29 de octubre de 2013

3. ariketa -Logela-

Ariketa honen helburua 20 metro karratuko logela baten maketa egitea zen, 1:20 eskalan eta ikasle gazte batentzako egokia izatea antolamendua. Ohe bat, ikasketa mahai bat eta komun bat sartu behar izan ditugu 20 m karratu horietan, beste hainbat detaile gehiago zainduz eta nire ideia hauxe izan da:
Pausoz pauso egin dudan lana.













Hemen datozen irudi hauek, izan ditudan ideien goitiko bistak dira: