martes, 29 de octubre de 2013

3. ariketa -Logela-

Ariketa honen helburua 20 metro karratuko logela baten maketa egitea zen, 1:20 eskalan eta ikasle gazte batentzako egokia izatea antolamendua. Ohe bat, ikasketa mahai bat eta komun bat sartu behar izan ditugu 20 m karratu horietan, beste hainbat detaile gehiago zainduz eta nire ideia hauxe izan da:
Pausoz pauso egin dudan lana.













Hemen datozen irudi hauek, izan ditudan ideien goitiko bistak dira:






martes, 22 de octubre de 2013

Nire logela

Nire logela, bakea aurkitzeko tokia da niretzat, nire gauza guztiak bertan daude eta erlajatzeko behar dudana nire ohea da. Ohean etzanda nagoenean ideiak eta planak burura etortzen zaizkit eta gero aurrera eramateko animoak ateratzen ditut.

Bertan egoteko eskubide handiena nirea da eta nire gustura daugo antolatua, ez nuke beste norbaitek bertan esku hartzea, ni isladatzen duen gela baita. 



martes, 15 de octubre de 2013

Txabola amaitua

Azkenean maketa zegoen bezala utzi behar genuela esan ziguten, beraz, planoak eta loturak paperera pasatzea falta zen. Hortxe datoz maketaren planoa eta lotura:

Biharko klasean hurrengo proiektua azalduko digute eta, beraz, laster edukiko dituzue berriak!

martes, 8 de octubre de 2013

Bigarren Lana -Mendiko Txabola-

Papiroflexiarekin bukatu ondoren, makiltxoak erabiliz 10 metro karratuko txabola bat egin behar izan dugu 1/20 eskalan, ondoren jarriko ditudan argazkietan eman ditudan pausoak erakutsiko ditut. Hala ere, lana bukatzeko epea astebete barru izango da eta ordurako lana bukatua eta txukundua igoko dut.













Argazkiak egun desberdinetan aterata dira, egunero pauso bat eman dut eta egindakoan argazkiak ateratzen nizkion.
Albisteak edukiko dituzue laister.